Errigorak Ikastola Elkartearekin, AEKrekin eta Sortzen-Ikasbatuaz-ekin elkarlanean martxan jarritako 'Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka' kanpainaren aurkezpena egin genuen 2013ko urriaren 31n, Goierriko Goiztiri AEKren Ordiziako euskaltegian. Bertan elkartu ziren Goiztiri-ren zuzendaria den Nekane Munduate eta Beasaingo Andramendi, Ordiziako Jakintza eta Lazkaoko San Benito ikastoletako ordezkariak.