2. Haizea airearen mugimendua da,eta
presio atmosferikoaren diferentzien
eraginez sortzen da.
Klima lehorreko eskualdeetan
handiagoa da haizearen
eragina,hezetasun urria eta landareeskasiak ekintza ahalbidetzen baitute.
3. Haizearen eraginez, hiru kanpo-prozesu geologikoak
gertatzen dira:
1. Erosioa: arroka apurtzea edota arrokaren osagai
diren mineralen transformazio kimikoa.
1. Garraioa: meteorizazioaren eta erosioaren
ondorioz sortutako materialak lekualdatzea.
1. Sedimentazioa: garraiatutako materialak
metatzea.
4. Erosio eolikoa,hau da,haizeak eragindako erosioa,bi
eratakoa da.
• Deflakzioa: Arroken gaineko partikulen ekorketa eta
garraioa da.Prozesu horren intentsitatea haizearen
indarraren araberakoa da.
• Abrasio eolikoa: Haizeak suspentsioan garraiatzen
dituen dituen partikulek arroken kontra jotzean
eragindako higadura da. Abrasioaren intentsitatea
haizeak daraman partikula-kantitatearen araberakoa da.
5. Partikula txikien garraioa suspentsio bidez gertatzen da eta
partikula horiek hainbat kilometro egin eta metro askotako altuerara
heltzen dira.
Arrokak hiru modutan garraiatzen ahal dira:
6. Sedimentazioa haizearen abiadura
txikiagotzean edo partikulek
oztoporen batekin topo egitean
gertatzen da.
Haizeak sortutako metaketarik
garrantzitsuenak hurrengoak dira:
•Dunak: hondar metaketak dira,forma
eta tamaina desberdinekoak
haizearen indarraren eta
norabidearen arabera.
•Loessak: limo metaketak
dira,harearena baino tamaina
txikiagoa duten partikulen metaketak.
7. Haizea basamortuetako agente
geologikorik garrantzitsuena da
eta basamortuetan bi eremu mota
bereizten dira:
• Dunak dauden eremuak edo erg
izenekoak.
• Harriak dauden eremuak edo
reg izenekoak.
Eremu biak haizeak
erosionatutako mendikateetan
dute jatorria.Lehenik, reg eratzen
da, eta ondoren, deflakzioz,erg
eremua.