Eneko Barberenak 12. Topaldian egindako hitzaldian erabilitako aurkezpena.
Topaldia: "Kultur komunitate bizia: zein da eragile euskaltzaleen funtzioa?"
Durango, 2015eko urtarrilaren 29a
6. Orain arte inportantzia handia ukan du familia transmisioak,
baita ere auzo/lan transmisioak neurri handi batean. Erran
nahi dut, kontestua hori dela egon da xantza bat, sare ñimiño
baten erdian kokatzeko eta egoera diglosikoa bazen ere
euskarak mundu hortan antzematen zuen bere gustua, bere
edertasuna, bere egingaritasuna eta bere plazera. Horren
baitan ere dira loratzen kultur aktibitateak, horren erdian zen
kantua, hortan zen dantza transmisioa, hortan izan dira sasi
bertsolariak ere goiztuak eta hor egin da gauza hori. Herriak
edo auzoak edo elkar beharra zapartatu delarik une batez
geratu dira jendeak ume zurtz eta batzuk errezibitu dute beste
batzuk ez. Ez dakigu egiten transmisio desberdintasun
horrekin eta ez dugu antolatu aldakia, sistema bat gauza bera
egin dezakeena baina ezberdin.
Euskadi Irratia 2011-3-29
7. Idazle bezala baldintzatzen nauena, ene sentsibilitatea pizten
duena, libertitzea da. Enetzat, konparazione, Libertimenduan
[antzerki molde bat] goizetan, musikariak jiten direlarik, gure
arteko solasak eta adiskidantza, plazer hori ere da
Libertimendua. Esplikatzen ez diren une horiek parte handia
dute gure kulturarekiko maitasunean. Kultura eta euskara
memento horretan bizi dira.
Argia. 2014-5-18