SlideShare une entreprise Scribd logo
1  sur  4
Télécharger pour lire hors ligne
KALITATEZKO ESKOLA INKLUSIBOAK_PILAR ARNAIZ
Hasteko esan beharra daukat kalitatezko hezkuntza kontzeptua eskola
batentzat bere ikasleek emaitza akademiko onak ateratzea eta froga diagnosiak
gainditzea izan daitekeela; baina beste batentzat ordea kalitatea ikasle guztiei
beharrezkoa duten arreta eskaintzea eta derrigorrezko titulua eskuratzen
laguntzea izan daiteke.
Hortaz, ondorengo galdera zetorkidan burura:
Zer da kalitatezko hezkuntza inklusiboa? Izan ere, jarraian azaltzen
dudanak asko lagundu egin dit galdera honi erantzuteko.
Eskola inklusiboaren oinarrizko ezaugarriak elkarlana, talde kohesioa,
partaidetza, eta ikaskuntza izan beharko lirateke; horren guztiaren emaitza
ikaskuntza komunitateak direlarik; non irakasleak hausnarketara eta
komunikaziora lagunduak izan beharko liratekeen, denen arteko kooperazioa
bermatuz eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak hobetuz. Gainera, ikasle
guztien arrakasta bermatu behar da eta hauen gaitasunak maila altuenera
ustiatzea beharrezkoa da.
Behin hau jakinda, goazen gehiago sakontzera. Eskola inklusiboak
aniztasunari ematen dio arreta gehien, ikasle guztiei beren ezaugarri eta behar
pertsonalen araberako hezkuntza bakar bat eskaintzeko xedea duelarik,
hezkuntzan eta gizartean ematen diren bazterketekin bukatu nahian. Izan ere,
ikasleen aniztasunari erantzunez denen garapena, berdintasuna eta kohesio
soziala bermatuko lirateke.
Hala ere, ezin ditugu ahaztu behar gaur egun eskolatuta ez dagoen
hainbat haur. Haur hauek oso zaila izango dute gizartearen parte-hartzaile
izateko, beren bizitza-maila hobetzeko eta are gehiago gizartean baztertuak ez
izateko.
Inklusio terminora bueltatuz, ikuspegi desberdinak aurkitu ditzakegu:
 Inklusioa denontzako hezkuntza bezala  Salamankako
Adierazpenean (1994) esan zen bezala, haur guztiek
hezkuntzarako eta jakintza maila jakin bat eskuratzeko eskubidea
dute, ikasle guztien beharrak kontutan hartzen dituen programa
bakarren bidez.
 Inklusioa parte-hartze bezala  Ikasleek eskolaren antolakuntzan
eta funtzionamenduan parte hartu beharko lukete, beren
ezaugarriak errespetatzen dituen hezkuntza bakar batean parte
hartuz, komunitate izaera bermatzen delarik.
Guzti hori lortzeko, aurretik ikastetxeek beraiek ezarrita duten hainbat
muga edo hesia gainditu beharra dago; eta horretarako Mel Ainscow-k
(Manchesterreko unibertsitateko magisteritzako irakaslea) eta Tony Booth-ek
(Cambridgeko Unibertsitateko magisteritza irakaslea) Index for Inclusion (edo
Hezkuntza inklusiboa ebaluatzeko eta hobetzeko gida) argitaratu zuten. Bertan
ikastetxeak bere proiektu curricularra, ikastetxeko proiektua, eta gela barruko
programazio didaktikoa inklusioaren norabidean doazen ala ez ebaluatzeko
tresnak aurkitu daitezke. Gainera, hobekuntzarako jarraibide bat ere ematen du,
eskolak berak sortutako mugen ebazpena bermatzeko.
Horrez gain, Index for Inclusion-ak eskolei beren curriculum proiektua;
hau da, kultura (edukiak, helburuak,… ), politika (irakasleek kultura aplikatzea)
eta praktikak (eskolaren egunerokotasuna, gelako komunitatean, denontzako
jarduerak, laguntzen duten eta era berean lagunduak diren ikasleak, bizipenen
hausnarketa, …) berrantolatzeko beharrezkoa duten norabidea eskaintzen die.
Aurretik aipatutakoaren gaitzak aniztasunarekiko intolerantzia eta botere
gehikeria izango lirateke. Gainera, ikasleen ezaugarrien eta eskolako
curriculum proiektuaren arteko interakzioa negatiboa denean, HPB-ak sortzen
dira etiketak eta bazterketa sorraraziz. Izan ere, horrela sortzen dira maila
soziokultural desberdinetako ikasleen arteko desberdintasunak (eskola porrota,
kultura-eza, ikasleekiko itxaropenen jaitsiera, ….), ikasleen motibazioa txikituz
eta hauen “aukerak” akabatuz
Irakasleen formakuntza eta ikuspuntua, eta udaletxeen, familien,
ikasleen, eta bestelako erakundeen pentsaera aldatzea ezinbestekoa izan
behar du, eta hezkuntza eskolatik kanpoko eremuetara ere zabaldu beharko
litzateke.
Kalitatezko eskola inklusiboak nola garatu
Eskoletan ikerkuntzarako, hausnarketarako, azterketarako,
hobekuntzarako eta ideiak amankomunean jartzeko eremuak sortu beharko
lirateke, non eskolako profesional desberdinek elkarlanean aritu zitekeen.
Bertan, eskolako proiektu komuna, momentu zehatz batean, eta helburu zehatz
batzuekin egituratu ahalko zen, eskolako historia aztertuz, eguneroko jarduerak
finkatuz, eta aurkitu daitezkeen zailtasunak definituz guzti horri erantzuna
emateko bideak bilatuz.
Lan talde hauen bidez, eskolako profesional guztiek bertan gertatzen
denari buruz hausnartu ahal izango dute, eguneroko jardueran paraleloki
etenak egin ahal izango dira, eta aldaketak proposatu ahal izango dira.
Hori horrela, eskola batean hezkuntza prozesu inklusibo bat
antolatzekoa, ondorengo pausoak jarraitu beharko lirateke:
 Momentuko praktiken analisia
 Praktika onak edo ezarri beharreko praktika berriak identifikatu eta
konpartitu
 Zenbait ikasleren parte-hartzea eta ikaskuntza prozesua
oztopatzen duten lan egiteko erak (prozesuak, dinamikak,
jarduerak, …) identifikatu
 Aurrekoari buruzko hausnarketa egin
 Konponbideak bilatu
Izan ere, argi dago arazoak ez liratekeela ikasleengan eta beren
ezaugarrietan egon behar; hauei eskaintzen zaien hezkuntza erantzunan baizik.
Nire ustez, eta orain arte ikusitakoaren arabera, hezkuntzan aurrepauso
bat ematea beharrezkoa dugu. Hala ere, inklusioan oinarritutako aldaketa
prozesu hau oso luzea eta etengabekoa da; eta niri pertsonalki prozesu luze
horren partaide sentitzea gustatuko litzaidake.
Niri neure burua formatzea eta arlo honetako adituen ideiak ezagutzea
gustatuko litzaidake, ondoren neureak propioak ondo finkatzeko eta zehazteko.
Behin hau eginda, edo prozesuan bertan, bai beste irakaslei, bai ikaslei, bai
gurasoei, bai eskola batean edo hala hezkuntzan parte hartzen duten figurei
lagundu ahal izatea gustatuko litzaidake.

Contenu connexe

Tendances

Powwer Point Aurkezpena Inklusioa
Powwer Point Aurkezpena InklusioaPowwer Point Aurkezpena Inklusioa
Powwer Point Aurkezpena Inklusioaguestd5c20a
 
Practicum2
Practicum2Practicum2
Practicum2idurre
 
Laburpena, txikiweb, telebista
Laburpena, txikiweb, telebistaLaburpena, txikiweb, telebista
Laburpena, txikiweb, telebistalanmodularra
 

Tendances (6)

Powwer Point Aurkezpena Inklusioa
Powwer Point Aurkezpena InklusioaPowwer Point Aurkezpena Inklusioa
Powwer Point Aurkezpena Inklusioa
 
Tutoretza
TutoretzaTutoretza
Tutoretza
 
Inklusioa
InklusioaInklusioa
Inklusioa
 
Practicum2
Practicum2Practicum2
Practicum2
 
XXI.mendeko hezkuntza
XXI.mendeko hezkuntzaXXI.mendeko hezkuntza
XXI.mendeko hezkuntza
 
Laburpena, txikiweb, telebista
Laburpena, txikiweb, telebistaLaburpena, txikiweb, telebista
Laburpena, txikiweb, telebista
 

Similaire à Kalitatezko eskola inklusiboak

Artikulun sintesie juntauta
Artikulun sintesie juntautaArtikulun sintesie juntauta
Artikulun sintesie juntautaXingola
 
Artikulun sintesie juntauta
Artikulun sintesie juntautaArtikulun sintesie juntauta
Artikulun sintesie juntautaXingola
 
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoaEskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoatxiotxio
 
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa.201...
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa.201...Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa.201...
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa.201...idoialariz
 
Eskola Inklusiboaren esparruan Aniztasunari erantzuteko Plan Estrategikoa
Eskola Inklusiboaren esparruan Aniztasunari erantzuteko Plan EstrategikoaEskola Inklusiboaren esparruan Aniztasunari erantzuteko Plan Estrategikoa
Eskola Inklusiboaren esparruan Aniztasunari erantzuteko Plan Estrategikoamaitebenavides
 
1. foroa
1. foroa1. foroa
1. foroaLiiide
 
Konstruktibismoa
KonstruktibismoaKonstruktibismoa
Konstruktibismoauzuxunago
 
Practicum-I- EHU 2014
Practicum-I- EHU 2014Practicum-I- EHU 2014
Practicum-I- EHU 2014marijeuraga
 
Euskadiko Hezkuntzaren aldeko adkoria. Akordioaren oinarriak
Euskadiko Hezkuntzaren aldeko adkoria. Akordioaren oinarriakEuskadiko Hezkuntzaren aldeko adkoria. Akordioaren oinarriak
Euskadiko Hezkuntzaren aldeko adkoria. Akordioaren oinarriakIrekia - EJGV
 
Konpetentzietan oinarritutako-hezkuntza
Konpetentzietan oinarritutako-hezkuntzaKonpetentzietan oinarritutako-hezkuntza
Konpetentzietan oinarritutako-hezkuntzamarmaralize
 
Pere Pujolas-HIK HASI aldizkarian
Pere Pujolas-HIK HASI aldizkarianPere Pujolas-HIK HASI aldizkarian
Pere Pujolas-HIK HASI aldizkarianjcolaeta
 
E-jarduera 2, BERRIKUNTZAREN DIMENTSIOAK ETA HELBURUAK
E-jarduera 2, BERRIKUNTZAREN DIMENTSIOAK ETA HELBURUAKE-jarduera 2, BERRIKUNTZAREN DIMENTSIOAK ETA HELBURUAK
E-jarduera 2, BERRIKUNTZAREN DIMENTSIOAK ETA HELBURUAKLauatezain
 
Elkarbizitza proiektua (Onandi eskola)
Elkarbizitza proiektua (Onandi eskola)Elkarbizitza proiektua (Onandi eskola)
Elkarbizitza proiektua (Onandi eskola)NekaneAristondo
 
Didaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena iDidaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena itrutxete
 

Similaire à Kalitatezko eskola inklusiboak (20)

Artikulun sintesie juntauta
Artikulun sintesie juntautaArtikulun sintesie juntauta
Artikulun sintesie juntauta
 
Artikulun sintesie juntauta
Artikulun sintesie juntautaArtikulun sintesie juntauta
Artikulun sintesie juntauta
 
Berrikuntza
BerrikuntzaBerrikuntza
Berrikuntza
 
Todo
TodoTodo
Todo
 
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoaEskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa
 
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa.201...
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa.201...Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa.201...
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa.201...
 
Eskola Inklusiboaren esparruan Aniztasunari erantzuteko Plan Estrategikoa
Eskola Inklusiboaren esparruan Aniztasunari erantzuteko Plan EstrategikoaEskola Inklusiboaren esparruan Aniztasunari erantzuteko Plan Estrategikoa
Eskola Inklusiboaren esparruan Aniztasunari erantzuteko Plan Estrategikoa
 
Mendeberri 2025 ardatzak
Mendeberri 2025 ardatzakMendeberri 2025 ardatzak
Mendeberri 2025 ardatzak
 
1. foroa
1. foroa1. foroa
1. foroa
 
Konstruktibismoa
KonstruktibismoaKonstruktibismoa
Konstruktibismoa
 
Practicum-I- EHU 2014
Practicum-I- EHU 2014Practicum-I- EHU 2014
Practicum-I- EHU 2014
 
Peagogoen lana
Peagogoen lanaPeagogoen lana
Peagogoen lana
 
Euskadiko Hezkuntzaren aldeko adkoria. Akordioaren oinarriak
Euskadiko Hezkuntzaren aldeko adkoria. Akordioaren oinarriakEuskadiko Hezkuntzaren aldeko adkoria. Akordioaren oinarriak
Euskadiko Hezkuntzaren aldeko adkoria. Akordioaren oinarriak
 
Ikasketa kooperatiboa
Ikasketa kooperatiboaIkasketa kooperatiboa
Ikasketa kooperatiboa
 
Konpetentzietan oinarritutako-hezkuntza
Konpetentzietan oinarritutako-hezkuntzaKonpetentzietan oinarritutako-hezkuntza
Konpetentzietan oinarritutako-hezkuntza
 
Pere Pujolas-HIK HASI aldizkarian
Pere Pujolas-HIK HASI aldizkarianPere Pujolas-HIK HASI aldizkarian
Pere Pujolas-HIK HASI aldizkarian
 
E-jarduera 2, BERRIKUNTZAREN DIMENTSIOAK ETA HELBURUAK
E-jarduera 2, BERRIKUNTZAREN DIMENTSIOAK ETA HELBURUAKE-jarduera 2, BERRIKUNTZAREN DIMENTSIOAK ETA HELBURUAK
E-jarduera 2, BERRIKUNTZAREN DIMENTSIOAK ETA HELBURUAK
 
Jardunaldi Pedagogikoak 2009
 Jardunaldi Pedagogikoak 2009 Jardunaldi Pedagogikoak 2009
Jardunaldi Pedagogikoak 2009
 
Elkarbizitza proiektua (Onandi eskola)
Elkarbizitza proiektua (Onandi eskola)Elkarbizitza proiektua (Onandi eskola)
Elkarbizitza proiektua (Onandi eskola)
 
Didaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena iDidaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena i
 

Kalitatezko eskola inklusiboak

  • 1. KALITATEZKO ESKOLA INKLUSIBOAK_PILAR ARNAIZ Hasteko esan beharra daukat kalitatezko hezkuntza kontzeptua eskola batentzat bere ikasleek emaitza akademiko onak ateratzea eta froga diagnosiak gainditzea izan daitekeela; baina beste batentzat ordea kalitatea ikasle guztiei beharrezkoa duten arreta eskaintzea eta derrigorrezko titulua eskuratzen laguntzea izan daiteke. Hortaz, ondorengo galdera zetorkidan burura: Zer da kalitatezko hezkuntza inklusiboa? Izan ere, jarraian azaltzen dudanak asko lagundu egin dit galdera honi erantzuteko. Eskola inklusiboaren oinarrizko ezaugarriak elkarlana, talde kohesioa, partaidetza, eta ikaskuntza izan beharko lirateke; horren guztiaren emaitza ikaskuntza komunitateak direlarik; non irakasleak hausnarketara eta komunikaziora lagunduak izan beharko liratekeen, denen arteko kooperazioa bermatuz eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak hobetuz. Gainera, ikasle guztien arrakasta bermatu behar da eta hauen gaitasunak maila altuenera ustiatzea beharrezkoa da. Behin hau jakinda, goazen gehiago sakontzera. Eskola inklusiboak aniztasunari ematen dio arreta gehien, ikasle guztiei beren ezaugarri eta behar pertsonalen araberako hezkuntza bakar bat eskaintzeko xedea duelarik, hezkuntzan eta gizartean ematen diren bazterketekin bukatu nahian. Izan ere, ikasleen aniztasunari erantzunez denen garapena, berdintasuna eta kohesio soziala bermatuko lirateke. Hala ere, ezin ditugu ahaztu behar gaur egun eskolatuta ez dagoen hainbat haur. Haur hauek oso zaila izango dute gizartearen parte-hartzaile izateko, beren bizitza-maila hobetzeko eta are gehiago gizartean baztertuak ez izateko.
  • 2. Inklusio terminora bueltatuz, ikuspegi desberdinak aurkitu ditzakegu:  Inklusioa denontzako hezkuntza bezala  Salamankako Adierazpenean (1994) esan zen bezala, haur guztiek hezkuntzarako eta jakintza maila jakin bat eskuratzeko eskubidea dute, ikasle guztien beharrak kontutan hartzen dituen programa bakarren bidez.  Inklusioa parte-hartze bezala  Ikasleek eskolaren antolakuntzan eta funtzionamenduan parte hartu beharko lukete, beren ezaugarriak errespetatzen dituen hezkuntza bakar batean parte hartuz, komunitate izaera bermatzen delarik. Guzti hori lortzeko, aurretik ikastetxeek beraiek ezarrita duten hainbat muga edo hesia gainditu beharra dago; eta horretarako Mel Ainscow-k (Manchesterreko unibertsitateko magisteritzako irakaslea) eta Tony Booth-ek (Cambridgeko Unibertsitateko magisteritza irakaslea) Index for Inclusion (edo Hezkuntza inklusiboa ebaluatzeko eta hobetzeko gida) argitaratu zuten. Bertan ikastetxeak bere proiektu curricularra, ikastetxeko proiektua, eta gela barruko programazio didaktikoa inklusioaren norabidean doazen ala ez ebaluatzeko tresnak aurkitu daitezke. Gainera, hobekuntzarako jarraibide bat ere ematen du, eskolak berak sortutako mugen ebazpena bermatzeko. Horrez gain, Index for Inclusion-ak eskolei beren curriculum proiektua; hau da, kultura (edukiak, helburuak,… ), politika (irakasleek kultura aplikatzea) eta praktikak (eskolaren egunerokotasuna, gelako komunitatean, denontzako jarduerak, laguntzen duten eta era berean lagunduak diren ikasleak, bizipenen hausnarketa, …) berrantolatzeko beharrezkoa duten norabidea eskaintzen die. Aurretik aipatutakoaren gaitzak aniztasunarekiko intolerantzia eta botere gehikeria izango lirateke. Gainera, ikasleen ezaugarrien eta eskolako curriculum proiektuaren arteko interakzioa negatiboa denean, HPB-ak sortzen dira etiketak eta bazterketa sorraraziz. Izan ere, horrela sortzen dira maila soziokultural desberdinetako ikasleen arteko desberdintasunak (eskola porrota, kultura-eza, ikasleekiko itxaropenen jaitsiera, ….), ikasleen motibazioa txikituz eta hauen “aukerak” akabatuz
  • 3. Irakasleen formakuntza eta ikuspuntua, eta udaletxeen, familien, ikasleen, eta bestelako erakundeen pentsaera aldatzea ezinbestekoa izan behar du, eta hezkuntza eskolatik kanpoko eremuetara ere zabaldu beharko litzateke. Kalitatezko eskola inklusiboak nola garatu Eskoletan ikerkuntzarako, hausnarketarako, azterketarako, hobekuntzarako eta ideiak amankomunean jartzeko eremuak sortu beharko lirateke, non eskolako profesional desberdinek elkarlanean aritu zitekeen. Bertan, eskolako proiektu komuna, momentu zehatz batean, eta helburu zehatz batzuekin egituratu ahalko zen, eskolako historia aztertuz, eguneroko jarduerak finkatuz, eta aurkitu daitezkeen zailtasunak definituz guzti horri erantzuna emateko bideak bilatuz. Lan talde hauen bidez, eskolako profesional guztiek bertan gertatzen denari buruz hausnartu ahal izango dute, eguneroko jardueran paraleloki etenak egin ahal izango dira, eta aldaketak proposatu ahal izango dira. Hori horrela, eskola batean hezkuntza prozesu inklusibo bat antolatzekoa, ondorengo pausoak jarraitu beharko lirateke:  Momentuko praktiken analisia  Praktika onak edo ezarri beharreko praktika berriak identifikatu eta konpartitu  Zenbait ikasleren parte-hartzea eta ikaskuntza prozesua oztopatzen duten lan egiteko erak (prozesuak, dinamikak, jarduerak, …) identifikatu  Aurrekoari buruzko hausnarketa egin  Konponbideak bilatu Izan ere, argi dago arazoak ez liratekeela ikasleengan eta beren ezaugarrietan egon behar; hauei eskaintzen zaien hezkuntza erantzunan baizik.
  • 4. Nire ustez, eta orain arte ikusitakoaren arabera, hezkuntzan aurrepauso bat ematea beharrezkoa dugu. Hala ere, inklusioan oinarritutako aldaketa prozesu hau oso luzea eta etengabekoa da; eta niri pertsonalki prozesu luze horren partaide sentitzea gustatuko litzaidake. Niri neure burua formatzea eta arlo honetako adituen ideiak ezagutzea gustatuko litzaidake, ondoren neureak propioak ondo finkatzeko eta zehazteko. Behin hau eginda, edo prozesuan bertan, bai beste irakaslei, bai ikaslei, bai gurasoei, bai eskola batean edo hala hezkuntzan parte hartzen duten figurei lagundu ahal izatea gustatuko litzaidake.