1. Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak
IKTak HERRI AMETSA IKASTOLAN
Herri Ametsa Ikastola Donostiako Bidebieta auzoan kokatua dagoen D ereduko
ikastetxe pribatua da.
Haur Eskola, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza
eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
eskaintzen dira bertan. Maila bakoitzerako bi
gela daude.
Herri Ametsa Ikastola duela 7-8 urte sartu zen
IKT proiektuan. Ikastola osoa dago proiektuaren
barruan, bai hezkuntza arloa (HHtik hasi eta
DBH arte) eta baita administrazioa ere.
Irakasleek, orokorrean, jarrera ona izan dute proiektuaren aurrean. Beharrezkoa ikusi
dute, nahiz eta hasiera batean kezka sortu askori. Etengabeko lana eskatzen duela
diote. Irakasle helduenei teknologia berrietan trebatzea gehiago ari zaie kostatzen eta
alderdi bat sendotu aurretik hurrengoan sartzen ari direla sentitzen dute. Lan extra
asko etorri zaie bat-batean, baina merezi duela uste dute.
Ikasleek, berriz, ez dute inolako pegarik ikusten. Oso ondo hartu dute proiektua.
Teknologia berriak oso erakargarriak dira beraientzat eta gustura egiten dute horiekin
lan.
IKTko dinamizatzaile bakarra dago ikastola osoan. Formakuntza ikastaro batzuk egin
ditu horretarako. Ateratzen den material berria sozializatzeaz arduratzen da eta hainbat
proiektu aurrera eramateko aholkularitza eskaintzen die irakasleei. Arazo bat ikusten
da, ordea. Irakasle guztiak daude proiektuan sartuta, mailaren arabera, gehiago edo
gutxiago inplikatzen direlarik. Beraz, irakasle asko dira eta dinamizatzaile bakarra.
Denbora gutxi du irakasle bakoitzari behar duen arreta eskaintzeko.
Irakasleek, hala ere, programa informatikoak erabiltzeko formazioa jasotzen dute.
Batetik, Berritzegunek eskaintzen dituen ikastaroetara joaten dira aukeratutako irakasle
batzuk. Bestetik, ikastolen elkarteak prestatutako materialarekin lan egiteko antolatzen
dituen formazio ikastaroetara ere joaten dira. Normalean urtero maila bakoitzeko
irakasle bat joaten da eta horrek bere mailakideari azaltzen dio ikasitakoa.
Xabier Urruxulegi kallejo
2. Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak
Ikastolan egun dauden baliabide materialak:
α Ikus-entzunezko gela bat: kainoia, pantaila, TV, bideoa eta DVDa
dituena.
α Informatika gela 1: DBHkoentzat, 12 ordenagailurekin.
α 2 telebista: Bata ikus-entzunezko gelan eta bestea mugikorra, DBHn,
DVDa barnean daukana.
α Bideo 1: Ikus-entzunezko gelan.
α 2 argazki kamera digital: Bata HHn eta bestea LH eta DBHn.
α Bideo kamera 1.
α Ahots grabagailu 1. Horretaz gain, ordenagailuan ere badute ahotsa
grabatzeko aukera.
α Musika entzuteko tresnak: Gela bakoitzean bana.
α Ordenagailuak: Idazkaritzan 2, irakasle geletan 10 ( HHn 2, LHn 4 eta
DBHn 4), zuzendariak 1, HHko gela bakoitzean 2, LHko gela
bakoitzean 1, informatika gelan 12 eta portatil 1. Ordenagailu guztiak
sarean konektatuta daude.
α 5 inpresora: HHn, LHn, DBHn, idazkaritzan eta zuzendariaren gelan.
α 3 fotokopiagailu: horietako bat ordenagailuei konektatua dago, sarean.
α 3 skaner: HHn, LHn eta zuzendariaren gelan.
Ordenagailu guztiak sarean konektatuta daude. Irakasleek, horrela, euren perfilera
edozein ordenagailutatik sartzeko aukera dute. Bertan, guraso bilerak, ikasleen notak,
unitate didaktikoak eta memoriak dituzte gordeta, besteak beste. Ziklo bakoitzekoak
berea dauka, eta gako bat erabiliz sartzen da bertara.
Bestalde, ikastolako langile guztiek bertako posta elektronikoa dute. Asko erabiltzen
dute bileren berri emateko, informazioa trukatzeko... Oraindik ez dituzte nominak posta
elektronikoz jasotzen, baina hemendik gutxira hala iritsiko omen dira.
Ikasleen informeei dagokionez, notak ordenagailuan gordetzen badituzte ere,
informeak eskuz egiten dituzte, horretarako prestatuta dituzten ereduetan. Garai
batean Excel bidez egiten zuten baina ez omen zen oso xamurra. IKASDATeko
formatua ere ez da erosoa betetzeko ezta gurasoek ulertzeko ere, beraien ustez. Hori
dela eta erabiltzen dute beraiek prestatutakoa. Etorkizunean, formatu hori IKASDATen
sartzeko aukera badute, ordenagailuz egingo dituzte.
Herri Ametsa Ikastolak, halaber, badu bere web orria ere: www.herriametsa.com.
Irakasle bat arduratzen da web orria eguneratzeaz.
IKASTOLAN ERABILTZEN DUTEN IKASMATERIALA:
Xabier Urruxulegi kallejo
3. Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak
Garai batean “Klik eta klik”, “Axelko”, “Beleko” eta “Otsoko” proiektuak jarraitzen
zituzten besteak beste, baina egun, Ikastolen Elkarteak eskaintzen dituen Urtxintxa,
Txanela eta Ostadar proiektuak jarraitzen dituzte.
Haur Hezkuntzan URTXINTXA proiektua lantzen dute.
http://www.urtxintxa.net/
Haurrak Urtxintxa proiektuaren metodologiak eskaintzen duen CD-
ROM interaktiboarekin aritzen dira jolasean hasieratik.
Euskara hutsean garaturiko CD-ROM interaktibo honen jardueren
ezaugarrietako bat izaera ludikoa da, haurrari jolasak eragiten dion
motibazioa baitu oinarritzat. Haurrak afektiboki identifikatuko duen
gidari/lagunaren argibide, aholku, iradokizun eta animo hitzei
jarraituz, gogokoa duena aukeratuz jolas egingo du. Hiru urtekoen kasuan gidaria,
Ttantto mantagorria izango da, lau urtekoen kasuan, Txirritx kilkerra eta bost urtekoen
kasuan Xango mantxinsaltoa.
Beste ezaugarria, erabiltzeko erraza izatea da. Sagua haurrek erabiltzeko moduan
egokituta dago. Haurrak irudia Klik bakar batez aukeratzen du, eta, ondoren, saguaren
botoiari klikatuta eutsi gabe, irudiak saguaren mugimendua jarraituko du. Irudia toki
egokian uzteko haurrak ez du berriro Klik egin beharrik. Leku egokiaren gainetik
pasatutakoan pantailak irudia zurgatu egingo du. Honela ezinezkoa da irudia gaizki
kokatzea, eta haurrarentzat errazagoa gertatzen da ariketa burutzea.
Haurrak trebezia handiarekin aritzen dira.
Irakurketa-idazketaren ikuspegi eraikitzailea abiapuntutzat hartuta garatu da Urtxintxa
Proiektua. Horregatik, CD-ROM honek ere, hainbat jarduera eskaintzen ditu:
CD-romaz gain, zenbaitetan irakasleak ordenagailuan musika jartzen die ikasgela
girotzeko, baita egindako irteera, jaialdiak... gogoratzeko argazkiak ere. Ordenagailuan
Paint, Office, Windows media player bezalako programak dituzte baina haurrek ez
dituzte erabiltzen, noski.
Lehen Hezkuntzakoek TXANELA metodologia erabiltzen dute.
http://www.txanela.net/
Txanela proiektua derrigorrezko Lehen Hezkuntzako
ikasmateriala da, Haur Hezkuntzako Urtxintxa proiektuaren
jarraipena. Proiektu honek Haur Hezkuntzako URTXINTXA
proiektuak biltzen dituen hainbat ezaugarri gordeaz,
haurren garapena sustatzeko elementu berriak ere
eskaintzen ditu, IKT konpetentziak horien artean.
Ikastolan, Txanela lantzen duten bitartean, internetera
konektatuta egoten dira behar duten informazioa bilatzeko, proiektuak eskatzen duen
bezala www.berria.info web orrian sartzeko... Explorer edo Firefox dira erabiltzen
dituzten nabigatzaileak. Bestalde, Word eta Power Point dira programarik erabilienak.
Xabier Urruxulegi kallejo
4. Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak
DBHn OSTADAR proiektua lantzen dute.
http://www.ostadar.net/
Ostadar proiektua Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza etapako
curriculumaren kudeaketarako diseinaturiko proiektua da.
Ikasleentzako eta irakasleentzako hainbat ikasmaterialek osatzen
dute euskarri desberdinetan: paper euskarrian, ikus-entzunezkoak,
multimedia eta baita internet bitartezkoak ere.
Ostadar Webguneko giden bidez, proiektuaren material curricularrak erabiltzeko eta
antolatzeko aukera dute irakasleek. Eta etorkizunean, ikasleekin zuzenean landu ahal
izateko internet bitartezko jarduerak aurkeztuko dira, beti ere Ostadar materialen
sekuentzietan txertatuta, unitate didaktikoetako metodologia aberasteko.
Ikastolan DBHko ikasleek bideoa erabili dute asko, proiektu honen barruan. Esaterako,
gai ezberdinen inguruko eztabaidak egin eta bideoz grabatu dituzte, ondoren ikusi eta
esandakoak aztertzeko. Biologia ikasgaiean erabiltzen dute batez ere ordenagailua,
gaien inguruko informazioa bilatzeko, Excel programaren bidez grafikoak egiteko...
Ondorio moduan, esan daiteke Herri Ametsa ikastolaren inguruko datu hauekin ikusi
daitekeela egun, ikasleek ordenagailuekiko etengabeko kontaktua dutela. Txikienek
CD-ROM bidez lantzen dituzte sailkapenak, zenbakiak, margoketa, abestiak, irakurketa
eta idazketa... LHn internet bidez egunkarietan sartu, bestelako informazioa bilatu,
blogak eta Power Point aurkezpenak prestatu, ipuinen irudiak eskaneatu eta euren
ahotsa jarri... eta antzekoak egiten dituzte. Eta DBHn ere erabiltzen dituzte teknologia
berriak, egindako eztabaidak grabatu eta aztertzeko esaterako.
Ikastolan diotenez, IKT proiektuan sartzea apustu handia izan da. Hala ere, ez da
erronka erraza izaten ari. Aldaketa ugari eskatzen ditu apustu honek. Irakasleen
formakuntza ezinbestekoa da, besteak beste. Irakasle gazteenek teknologia berriekiko
harreman estuagoa dute, baina irakasle zaharrenentzat esfortzu handia eskatzen du
horrek.
Xabier Urruxulegi kallejo